2013-06-20

Kaixo lagunak:
Ikusi dugu zuek bidalitakoa eta konturatu gara zuen herria ze handia den.Gureak txikiagoak dira zeren bi dira:Urretxu eta Zumarraga. Elkartuta daude, ibaiak banatzen ditu.Kanpotik herri bat dirudi.
Bestalde , esan behar dizuegu, azken hilabete hauetan ekintza desberdinak egin ditugula.Maiatzaren hasieran aste bete egon ginen Arotz-Enean, Nafarroko Etxarri-Larraun herrian.
Primeran pasa genuen han eta argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu.

Maiatzaren 24an,Gainzuri Eguna ospatu genuen. Egunaren zehar ekintza bereziak egin genituen baina eguraldi txarra egin zuenez eskolan bertan ospatu genuen. Urtero egiten den festa da eta eguraldi ona eginez gero Santa Barbaran ospatzen dugu (Urretxuko Irimo mendiaren magalean dagoen toki polita).

Beno,kurtsoa bukatzera doa eta horregatik ondo pasatzea opa dizuegu.
ONDO ONDO PASA OPORRAK                   


4. mailako lagunak

2013-06-12

AMAIERAKO AGURRA

Eta hau, guztia izan da!
Zuei gustatzea espero dugu. Oporretan ondo pasatu eta hurrengora arte!

                       RONTEGIKO 2. ZIKLOKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK

BESTE EKINTZA BAT

Aurten "Bikoteka Irakurtzen" proiektua 4. mailakook aurrera eraman dugu. Astero bi saio egin ditugu gelan eta astero irakasle eta ikasle rolak haien artean aldatu dituzte. Oso esperientzia polita izan da. Dibertigarria eta ulermena hobetzeko aukera bikaina!



2013-05-23

3. MAILAKO EKINTZAK


Kaixo Gainzuriko lagunok!
3. mailako ikasleak gara eta zuen bailarari buruzko lana ikusi genuen eta gustatu zitzaigun. Ondoren gure eskolako 4.mailakoek bidali zizkizueten gure herriko argazkiak eta orain gure txanda denez ikasturtean zehar egindako ekintza eta irteeretako argazkiak bidaliko dizkizuegu, gu hobeto ezagutzeko.
Espero dugu zuen gustukoak izatea eta zuen argazki gehiago bidaltzea.

Urrian, Barakaldoko Ortu Ekologiko batera (Larrazabaleko ortura) joan ginen. Han landareak landatzeaz gain, txorimalo bat egin genuen eta animaliak eta landareak hobeto ezagutzeko bertako eskola batean ekintza interesgarriak burutu genituen. Izugarri disfrutatu genuen.










Urtarrilean, ingurunen MAKINAK gaia ematean, makina soilak eta konposatuak daudela ikusirik, bakoitzak gurasoen laguntzaz , etxean, makinak asmatu genituen. Gero, eskolan bai gure klasean, bai beste klasean elkarri azaldu genien. Esperientzia hau, zirraragarria izan zen, harro-harro sentitu ginelako gure lanarekin. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen gure makina ederrak.





Inauteriak heldu zitzaizkigun eta gu "Raperoz" jantzita ospatu genituen.





Martxoan, beste ekintza bat egin genuen "BIDE HEZKUNTZA", hain zuzen ere. Horretarako Udaletxeak duen pistara (BEC aurrera) joan ginen eta gure trebezia bizikletaz ibiltzeko erakutsi genuen.



Talde batekoek isunak jarri genituen, zirkulazio arauak ez betetzeagatik.
Beno, agur, ondo pasa eta ez ahaztu zuen argazkiren bat bidaltzea!

2013-05-17

BARAKALDOKO LEKU INTERESGARRI BATZUK

Kaixo lagunak:
Gu 4.mailakoak gara eta Barakaldoko leku interesgarri gehiago aurkeztuko dizuegu. Lan hau guztien artean burutu dugu: familiek, andereñoek eta guk geuk noski!


2013-05-03

Kaixo Barakaldoko lagunak:
Zuen lana asko gustatu zaigu eta gehiago dakigu zuen auzoari buruz.  Espero dugu gure eskualdeari buruzko lana gustatzea.  Datorren astean Arotz Eneara joango gara eta bueltatzen garenean idatziko dizuegu.

Hurrengo asterarte:
Gainzuriko lagunak.

2013-04-16

RONTEGI AUZOA

3.B ko ikasleak gara, 12 mutil (Sergio Andrés, Adrián, Hugo, Erlantz, Iker, Eneko, Imanol, Ekaitz, Julián,Aketza, Jhon Jairo eta Jason) eta 8 neska (Ana Sofía, Satia, Haizea G., haizea I., Evelyn, Lucía, Irati Q., eta Irati Z.).
Taldeka gure auzoari buruzko informazioa idatzi dugu eta argazkiak ere bidaltzen dizkizuegu.


Gure  auzoaren  izena  Rontegi”  da. Izen  hau  dauka  bertan  Rontegi  mendia  dagoelako  , beraz  Barakaldoko  goiko  aldean  dago  hain  zuzen  ere .
 
                                                                               Ekaitz eta Adrián


Eskola, ur-depositoen ondoan dago,eta oso ezagunak dira ur deposito hauek Rontegi zubitik pasatzean ikusten direlako. 
                                                                             Jason eta Eneko

Argazkietan ikusiko duzuenez, etxetik eskolara joateko aldapa bat igo behar dugu eta igeriketa ikastarotik etorri garenean argazkiak atera ditugu, bertan patioa ikusten da, garaje bat eta goiko patioa baino gorago ur depositoak ageri dira.
 Eskolak ikasle asko ditu, 181 Haur Hezkuntzan eta 203 Lehen Hezkuntzan.

                                                                                    Irati Q. eta Evelyn   

Guri patioan  futbolean  jolastea  gustatzen  zaigu ,  baina  astean  bitan  ezin  dugu  futbolean  jolastu ,  bestelako  jokoak  antolatzen   direlako ,  hala  nola , sokara, gomara, boloetara, uztaietara … eta beste egun batean baloirik gabeko eguna da.
                                                                                    
                                                                                    Imanol eta Hugo



 
Rontegi auzoan,   plaza  bat  dago. “Begiko  Plaza”  deitzen  dena, erdian begi   formako eskultura  bat  duelako eta jaiak  hor  ospatzen   ditugu .                                                                   
                                                                              Haizea I. eta Sergio 

Rontegiko  kale nagusiak  izen  hauek  dituzte : Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa.
                                                                                 Erlantz eta Julián

“Ainara kluba” ere badaukagu. Hor, jolasten dugu, marrazten dugu  eta  txangoak antolatzen  dituzte, adibidez elurretara, udalekuak eta beste gauza batzuk ere bai.                    

                                                                                   Lucia eta Satia 
Auzoa ez da oso handia, baina hainbat gauza interesgarri daude, esaterako "Ainara kluba", parkeak, denda txikiak, jatetxeak... eta aurten anbulategia, auzokoentzat oso garrantzitsua dena, inauguratu dute. 
                                                                                  Aketza eta Iker

GuretzatRontegi auzoa Barakaldoko  hoberena da, gauza asko  dituelako eta bertan oso ondo pasatzen garelako, gainera hemendik lekuak nahiko hurbil daude, batez ere metroa 5 minutura dugulako.

  
                                                                                   Haizea G. eta Irati Z.



Hilabete honetan igeriketa ikastoroa egiten ari garenez “Lasesarre” Polikiroldegira joaten gara eta aldapa jaitsi behar dugu, ia­­- ia “Nerbioi itsasadarreraino”.

Gure auzoa hobeto ezagutu nahi baduzue , etorri Barakaldora eta igo Rontegi mendirantz , handik autopista  eta beste auzo batzuk ikusiko dituzu.
   
                                                                             Ana Sofia eta Jhon Jairo










          



GURE AUZOA

3Ako  ikasleak   20  gara :  10  neska (Arianne,María, Ixone,Maider, Irati, Victoria,
Izaro, Pamela Yiojamsi eta Deisy)  eta   10  mutil (Aingeru, Aitor, Ireber, Ander, Oier,
Sergio, Alex, Erlantz,Adrián eta Julen.)
Rontegi  auzoan   bizi gara  eta  hor  dago  gure  eskola. Eskola, Rontegi  mendiaren  ondoan  kokatuta  dago.Mendian  ur   depositoak  daude  eta  oso  garrantzitsuak   dira.Barakaldo  osoarenzat .Hor  ere  zubi  bat  dago  Rontegi  zubia  deitzen  dena.Rontegi  eskolatik  hurbil  dagoen  plazan  jolasten   gara “ Begiko  plaza.”Horrela  deitzen   da  plaza  erdian  estatua  bat begi handi eta altu batekin dagoelako.
Gure auzoan “ Ainara” izeneko  kluba dugu.Klubean marrazkiak egiten ditugu, liburuak irakurtzen ditugu, futbolinera  jolasten gara eta gauza pilo bat egiten dugu.Gainera Ainara klubean bidaiak  antolatzen dituzte: ( Errekatxora, elurretara, Zuhaitzietara etaabar…)
Klubean ere jai asko ospatzen ditugu:Gabonak,Inauteriak, Donibane jaia, Rontegiko jaiak…
Rontegiko jaiak irailean  ospatzen dira eta Buruhandiak egoten dira.Donibane egunean, arratsaldez jolasak egoten dira Gero musika taldea ekartzen dute eta Begiko  plazan  poza eta algara pizten da. Azkenil afaldu eta gero sua pizten dute eta txokolatada egiten dugu.
Ainara klubean ere udan udalekuak antolatzen dituzte, nahi dutenak joateko. Horrela oso ondo pastasen dugu eta euskeraz hitz egiten dugu.
Eslolatik  hurbil, Begiko plazaren aurrean parke txiki bat dugu eta klaseak amaitzen ditugunean hara joaten gara jolastera. Beste batzuk patioko eskolan geratzen gara futbolean jolastera,futbola asko gustatzen zaigu eta.
Egun batean igerilekutik etortzerakoan (ikastaro bat egiten arin gara)andereñoek argazki batzuk egin zizkiguten zuei bidaltzeko .Eta Begiko plazatik autopista eta mendiak elurrarekin ikusi genituen.
Horrelakoa da gure auzoa eta asko gustatzen zaigu auzo honetan bizitzea.  









2013-03-13

4II gelakoen aurkezpena

-->
Kaixo lagunak!

Gainzuriko 4.IIko  ikasleak gara eta argazki honetan  ikus dezakezuenez oso “guapoak”gainera.
Gelakideak aurkeztuko dizkizuegu: Goian eta ezkerretik hasita:
Anari, Naroa, Unai, Maialen, Ane, Lidia, Argoitz eta Markel Chamorro.
Erdian: Iker, Patricia, Paula, Markel Izagirre, Haritz, Urtzi, Beñat, Nerea eta Nekane.
Behean eta eserita: June, Irune, Yossef, Adrian eta Mikel.

Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
Hurrengorarte.

                              

4. I TALDEKOEN AURKEZPENA

-->
Kaixo, lagunak:
Urretxuko Gainzuri ikastetxeko 4.I taldeko ikasleak gara.
Zuen lagunak izan nahi dugu eta  gure eskualdeari buruz prestatzen ari garen lana zuekin konpartitu nahiko genuke.

 Gaur taldearen aurkezpena egingo dugu. Horretarako taldeko argazkia bidaltzen dizuegu. Goitik behera eta ezkerretik eskuinera hauxek gara:
Goiko ilaran: Anabel – Ander I. – Amaia – Ander A. – Alazne – Jon H. – Leire – Pedro – Erin – Jon L. –Arene – June  eta Jon Ander

Beheko ilaran: Jeremias, Beñat, Ainhoa, Ibai, Gema, Jone U., Iraitz, Ione P. eta Mohamed.



Hurrengorarte eta  besarkada handi bat zuentzat.

                                                4. I taldea




--> <!--[if !vml]--><!--[endif]-->

2013-03-10

GURE AURKEZPENA

Hona hemen gure taldeen argazkiak. 3. mailako bi talde eta 4. mailako beste bi talde dauzkagu gure eskolan: