2013-04-16

RONTEGI AUZOA

3.B ko ikasleak gara, 12 mutil (Sergio Andrés, Adrián, Hugo, Erlantz, Iker, Eneko, Imanol, Ekaitz, Julián,Aketza, Jhon Jairo eta Jason) eta 8 neska (Ana Sofía, Satia, Haizea G., haizea I., Evelyn, Lucía, Irati Q., eta Irati Z.).
Taldeka gure auzoari buruzko informazioa idatzi dugu eta argazkiak ere bidaltzen dizkizuegu.


Gure  auzoaren  izena  Rontegi”  da. Izen  hau  dauka  bertan  Rontegi  mendia  dagoelako  , beraz  Barakaldoko  goiko  aldean  dago  hain  zuzen  ere .
 
                                                                               Ekaitz eta Adrián


Eskola, ur-depositoen ondoan dago,eta oso ezagunak dira ur deposito hauek Rontegi zubitik pasatzean ikusten direlako. 
                                                                             Jason eta Eneko

Argazkietan ikusiko duzuenez, etxetik eskolara joateko aldapa bat igo behar dugu eta igeriketa ikastarotik etorri garenean argazkiak atera ditugu, bertan patioa ikusten da, garaje bat eta goiko patioa baino gorago ur depositoak ageri dira.
 Eskolak ikasle asko ditu, 181 Haur Hezkuntzan eta 203 Lehen Hezkuntzan.

                                                                                    Irati Q. eta Evelyn   

Guri patioan  futbolean  jolastea  gustatzen  zaigu ,  baina  astean  bitan  ezin  dugu  futbolean  jolastu ,  bestelako  jokoak  antolatzen   direlako ,  hala  nola , sokara, gomara, boloetara, uztaietara … eta beste egun batean baloirik gabeko eguna da.
                                                                                    
                                                                                    Imanol eta Hugo



 
Rontegi auzoan,   plaza  bat  dago. “Begiko  Plaza”  deitzen  dena, erdian begi   formako eskultura  bat  duelako eta jaiak  hor  ospatzen   ditugu .                                                                   
                                                                              Haizea I. eta Sergio 

Rontegiko  kale nagusiak  izen  hauek  dituzte : Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa.
                                                                                 Erlantz eta Julián

“Ainara kluba” ere badaukagu. Hor, jolasten dugu, marrazten dugu  eta  txangoak antolatzen  dituzte, adibidez elurretara, udalekuak eta beste gauza batzuk ere bai.                    

                                                                                   Lucia eta Satia 
Auzoa ez da oso handia, baina hainbat gauza interesgarri daude, esaterako "Ainara kluba", parkeak, denda txikiak, jatetxeak... eta aurten anbulategia, auzokoentzat oso garrantzitsua dena, inauguratu dute. 
                                                                                  Aketza eta Iker

GuretzatRontegi auzoa Barakaldoko  hoberena da, gauza asko  dituelako eta bertan oso ondo pasatzen garelako, gainera hemendik lekuak nahiko hurbil daude, batez ere metroa 5 minutura dugulako.

  
                                                                                   Haizea G. eta Irati Z.



Hilabete honetan igeriketa ikastoroa egiten ari garenez “Lasesarre” Polikiroldegira joaten gara eta aldapa jaitsi behar dugu, ia­­- ia “Nerbioi itsasadarreraino”.

Gure auzoa hobeto ezagutu nahi baduzue , etorri Barakaldora eta igo Rontegi mendirantz , handik autopista  eta beste auzo batzuk ikusiko dituzu.
   
                                                                             Ana Sofia eta Jhon Jairo










          



GURE AUZOA

3Ako  ikasleak   20  gara :  10  neska (Arianne,María, Ixone,Maider, Irati, Victoria,
Izaro, Pamela Yiojamsi eta Deisy)  eta   10  mutil (Aingeru, Aitor, Ireber, Ander, Oier,
Sergio, Alex, Erlantz,Adrián eta Julen.)
Rontegi  auzoan   bizi gara  eta  hor  dago  gure  eskola. Eskola, Rontegi  mendiaren  ondoan  kokatuta  dago.Mendian  ur   depositoak  daude  eta  oso  garrantzitsuak   dira.Barakaldo  osoarenzat .Hor  ere  zubi  bat  dago  Rontegi  zubia  deitzen  dena.Rontegi  eskolatik  hurbil  dagoen  plazan  jolasten   gara “ Begiko  plaza.”Horrela  deitzen   da  plaza  erdian  estatua  bat begi handi eta altu batekin dagoelako.
Gure auzoan “ Ainara” izeneko  kluba dugu.Klubean marrazkiak egiten ditugu, liburuak irakurtzen ditugu, futbolinera  jolasten gara eta gauza pilo bat egiten dugu.Gainera Ainara klubean bidaiak  antolatzen dituzte: ( Errekatxora, elurretara, Zuhaitzietara etaabar…)
Klubean ere jai asko ospatzen ditugu:Gabonak,Inauteriak, Donibane jaia, Rontegiko jaiak…
Rontegiko jaiak irailean  ospatzen dira eta Buruhandiak egoten dira.Donibane egunean, arratsaldez jolasak egoten dira Gero musika taldea ekartzen dute eta Begiko  plazan  poza eta algara pizten da. Azkenil afaldu eta gero sua pizten dute eta txokolatada egiten dugu.
Ainara klubean ere udan udalekuak antolatzen dituzte, nahi dutenak joateko. Horrela oso ondo pastasen dugu eta euskeraz hitz egiten dugu.
Eslolatik  hurbil, Begiko plazaren aurrean parke txiki bat dugu eta klaseak amaitzen ditugunean hara joaten gara jolastera. Beste batzuk patioko eskolan geratzen gara futbolean jolastera,futbola asko gustatzen zaigu eta.
Egun batean igerilekutik etortzerakoan (ikastaro bat egiten arin gara)andereñoek argazki batzuk egin zizkiguten zuei bidaltzeko .Eta Begiko plazatik autopista eta mendiak elurrarekin ikusi genituen.
Horrelakoa da gure auzoa eta asko gustatzen zaigu auzo honetan bizitzea.