2013-05-23

3. MAILAKO EKINTZAK


Kaixo Gainzuriko lagunok!
3. mailako ikasleak gara eta zuen bailarari buruzko lana ikusi genuen eta gustatu zitzaigun. Ondoren gure eskolako 4.mailakoek bidali zizkizueten gure herriko argazkiak eta orain gure txanda denez ikasturtean zehar egindako ekintza eta irteeretako argazkiak bidaliko dizkizuegu, gu hobeto ezagutzeko.
Espero dugu zuen gustukoak izatea eta zuen argazki gehiago bidaltzea.

Urrian, Barakaldoko Ortu Ekologiko batera (Larrazabaleko ortura) joan ginen. Han landareak landatzeaz gain, txorimalo bat egin genuen eta animaliak eta landareak hobeto ezagutzeko bertako eskola batean ekintza interesgarriak burutu genituen. Izugarri disfrutatu genuen.










Urtarrilean, ingurunen MAKINAK gaia ematean, makina soilak eta konposatuak daudela ikusirik, bakoitzak gurasoen laguntzaz , etxean, makinak asmatu genituen. Gero, eskolan bai gure klasean, bai beste klasean elkarri azaldu genien. Esperientzia hau, zirraragarria izan zen, harro-harro sentitu ginelako gure lanarekin. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen gure makina ederrak.





Inauteriak heldu zitzaizkigun eta gu "Raperoz" jantzita ospatu genituen.





Martxoan, beste ekintza bat egin genuen "BIDE HEZKUNTZA", hain zuzen ere. Horretarako Udaletxeak duen pistara (BEC aurrera) joan ginen eta gure trebezia bizikletaz ibiltzeko erakutsi genuen.



Talde batekoek isunak jarri genituen, zirkulazio arauak ez betetzeagatik.
Beno, agur, ondo pasa eta ez ahaztu zuen argazkiren bat bidaltzea!

2013-05-17

BARAKALDOKO LEKU INTERESGARRI BATZUK

Kaixo lagunak:
Gu 4.mailakoak gara eta Barakaldoko leku interesgarri gehiago aurkeztuko dizuegu. Lan hau guztien artean burutu dugu: familiek, andereñoek eta guk geuk noski!


2013-05-03

Kaixo Barakaldoko lagunak:
Zuen lana asko gustatu zaigu eta gehiago dakigu zuen auzoari buruz.  Espero dugu gure eskualdeari buruzko lana gustatzea.  Datorren astean Arotz Eneara joango gara eta bueltatzen garenean idatziko dizuegu.

Hurrengo asterarte:
Gainzuriko lagunak.